6d11111199f5ff55fb148fc3fa8b342e original
ILLIMANI: Boliviako izpiak eta hizkiak
by TXOMIN TXUEKA & AMETS ARZALLUS
Description

Tawantinsuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Bertako errealitatea islatzen duten Txomin Txuekaren argazki ikusgarriei eman die hitza Amets Arzallusek liburu honetan. "Pausoa egiten da La Pazera aurrena. Hankak lurreraino iristen baitira han ere, baina oxigenoa ez da iristen bururaino. Arnasa ematen oso zuhurra da Boliviako atmosfera. Bestela hori ere lapurtua zuketen honezkero kolonizatzaileek. Eta hauspoari buelta ezin emanik, pausoa geldotu duzu. Gelditu egin zara. Ikusi egin baituzu miseria, espaloian eseria. Balantzaka ari da. Alkoholak bidera botatzen du, baina bideak ere ez du beretzat hartu nahi. Eskale zahar bat da. Lehen aldian begira gelditu zara, bigarren aldian erakutsi egin dizute, eta hirugarren aldian ez duzu ikusi. Egin zaizu begia La Pazera". ( * Testuak gainera, gaztelerara, frantsesera eta ingelesera itzulita daude). ----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- "A tale may be told by the mouth, or by the hand, or by the eye. In Bolivia a man went about silently with his eyes on his hands, wishing to make walking stories stand still. When he had done so he collected them together so that, one by one, they all started talking, and told a tale to be heard by the eye". ( * 90 pages with photographs and images with text in Basque, English, Spanish and French).

ISBN: 8493394653
Publisher: ARGIA Liburuak, 2006
Visit website